
Astelehenetik, hilak 17, Billy Wilder (1906-2002) maisuaren zinemarekin gozatzen ari gara KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan.
Urriaren 23tik urtarrilaren 3ra, Vigoko MARCO museoarekin batera ekoitzitako erakusketa izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan: Bitartekaria Museoa da.
Azaroaren 24tik 26ra Antiqua Antzinari Buruzko XV Jardunaldiak izango dira KOLDO MITXELENA Kulturunean. Aurtengo gaia Lurraren erdigunerako bidaia da. Hain zuzen, Antzinako Txinarako bidaia egingo dugu.
Krisi kabinetearen azken egunak
Irailaren 17an Cormán Krisi kabinetea erakusketa inauguratu genuen KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran. Oraindik ikusi ez baduzue, larunbata, azaroak 8, duzue azken eguna.
La colina vacía-ren inguruko hitzaldia
Urrian aurreratu genuen bezala, azaroaren 14an, 19:00ean, La colina vacía liburaren egileak izango ditugu KOLDO MITXELENA Kulturunean.
Manuel Lasarteren antologia Auspoarekin
Auspoa bilduman liburu berria dugu: Manuel Lasarte. Iturria ondare. Liburu honekin, Antonio Zavalak hasi zuen argitalpen bildumak 311 ditu dagoeneko. Azken honek, gainera, CD bat ere badakar.