
Joan den astean duela 50 eta 30 urteko estropadetako lehen jardunaldiko berriak aztertu genituen KOLDO MITXELENA Kulturuneko Hemerotekan. Ikus dezagun orain zeintzuk ziren bigarren jardunaldirako aurreikuspenak.
10, 9, 8... Try Again erakusketaren azken egunak
Hiru hilabetez, simulazioa, biolentzia eta arriskuaren kontzeptuak izan ditugu aztergai KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan, Try again erakusketan. Ikuslea jokalari bihurtzen duen ezohiko erakusketa hau bisitatzeko azken eguna larunbata, irailak 27, da. Atzerako kontaketa hasi da.
Ostegunean, urriak 2, 19:30ean, Lolo Ricok ¿Cómo es posible que el tiempo pase tan deprisa y yo no me dé cuenta? liburu berria aurkeztuko du KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian.
Cormán Krisi kabinetea. Erakusketa birtuala
Irailaren 17tik, Cormán Krisi kabinetea ikus dezakegu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran. Orain, lehen aldiz, bertara gerturatzerik ez dutenek ere bertan ikusgai dauden lanak ikusteko aukera izango dute http://kmk.gipuzkoakultura.net/corman helbidean dagoen erakusketa birtualean.
Poesia errezitaldia Paveseren omenez
Azken asteotan aurreratu dizuegun bezala, asteartean, irailak 30, Cesare Pavese (1908-1950) idazle italiarra gogoratuko dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. 19:30ean poesia errezitaldi bat eskainiko diogu Areto Nagusian.
Esku artean dugu azaroaren 8a arte KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoan ikusgai dagoen Cormán Krisi kabinetea erakusketaren katalogoa.